BESTEEI ESKER MUGIKORRA DAUKAGU
Mugikorra edo sakelako telefonoa, telefono eramangarria da; hau da, edozein lekutan (kobertura egonik) eta edozein momentutan behar dugun pertsonarekin hitzegiteko aukera ematen digun tresna da.Hasieran, sms-ak, hau da mezu laburrak eta deitzeko besterik ez zuten balio. Baina teknologiak aurrera egin ahala, beste gauza edo tresna asko bezala, bluetooth-a, kamara, musika erreproduzitzailea... aplikazioak sartu zaizkio, nahizta beharrezkoak ez izan edo hori pentsatu gehienok, zeren azken finean deitzeko eta batzutan sms-ren bat bidaltzeko erosten da, ez jokuetan jolasteko edo interneten konektatzeko.
Mugikorra, 1947-an sortu zuen telefonia enpresa batek, baina, 1983 Motorolak atera arte ezin izan zuten atera, bere pisu eta neurriagatik; 1kg bat pisatzen zuelako, nahiko luzea zelako, ordu bete besterik irauten ez zuelako, eta nahiko pantalla kaxkarra zeukalako.
Hau da hasieratik gaur egungo mugikorren eboluzio argazki batean erakutsita:
Esku mugikorra, azken hamarkada honetan ezinbestekoa bihurtu da gure bizitzan. Egunean zehar 10-12 bat ordu edukitzen dugu piztuta eta gehienetan gauetan ere piztuta izaten dugu edozer gertatuta ere. Gero eta azkarrago eramaten asten gara gure mugikorrak, adibidez: 11-12 urteko neska mutil gehienak mugikorra daukate eta moda hau nahiko berria da; orain dela pare bat urte, inork ez zuen mugikorrik izaten 20-30 urte eduki arte, eta zeukaten askok behar zutelako erosi zuten, beste askok oraindik ez daukate mugikorrik behar ez dutela esanez. Gehiengoak mugikor hau nahiko genuke baina, hainbeste gauza dauzkanez eta dagoen gauzarik berriena denez oso garestia da, eta behar dena baian gehiago pagatzen da mobil honengatik. Hauxe da ain mugikor preziatu hau:
Gutako gehienak, ez gara konturatzen guk mugikorraren bidez hitzegiteko zenbat pertsonak egiten duten lan edo hobeto esnada zenbat pertsona dauden gure mugikorrarekin erlazionatuta gure hobekuntzarako. Adibidez, etxera gatozelarik ogia erostera joan behar garen jakin nahi dugu eta amari deitzen diogu, amak bere mugikorra hartu eta esango liguke. Amak mugikorra artuko ez baligu, etxera deitzeko edo aitari deitzeko aukera izango genuke beti; zeren, orain ia gende guztiak dauka mugikor bat edo bi etxean, nahiz kalera ateratzean.
Guk edozein momentutan hitzegin ahal izateko, lehenengo asmatu behar izan da. Gero, guk dendan erosi egin dugu mugikorra eta bai barruko tarjeta (sim izena dauka), eta horretarako pertsona batek edo batek baina gehiagorekin hitz egin dugu, horrelako bat lortzeko. Dendatik, gure eskuetara iritsi aurretik, normalean fabrika batean piezak egiten juan dira eta azkenean denak elkartu beste fabrika batean, horrela guri mobila erabiltzeko moduan ematen digute. Erabiltzen astean, (hitzegiteko prest egon behar gara eta hitzegin nahi dugunak artu egin behar digu ,noski) telefonoa markatu eta antena batzuetara bidaltzen dira uhinak, ondoren uhin horiek satelite batera eta hortik zentral batera, han, hitzegin nahi dugunarekin jartzen gaituzte. Harrigarriena, hori segundu batzuetan gertatzen dela da, nahizta niretzat sinestezina izan. Segundu gutxitan, gu munduko edozein lekutako norbaitekin komunikatzeko aukera ematen digu, aparatu txiki honek, eta hau posible izateko, nahizta guk ez ikusi milaka pertsonak egiten dute lan, antenekin, operadoreekin, dendetan...
Hau da, marabilla horriek egiteko gai den aparatua.
Hitz gutxitan, bestei esker edozein momentutan amarekin, ahizpekin, lagunekin... komunikatu gaitezke milaka pertsonei esker, eta nire ustez honi buruz esan dezakegun bakarra eskerrikasko da.